Cão Grande tontorra

Koordenatuak: 0°07′05″N 6°33′59″E / 0.1181°N 6.5664°E / 0.1181; 6.5664
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cão Grande tontorra
Datu orokorrak
Garaiera668 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak0°07′05″N 6°33′59″E / 0.1181°N 6.5664°E / 0.1181; 6.5664
Herrialdea São Tomé eta Príncipe
District of São Tomé and PríncipeCaué
Leku geografikoaSão Tomé

Cão Grande tontorra (portugesez: Pico Cão Grande, literaralki "Txakur Handi tontorra") Sao Tome eta Principe uhartean dagoen sumendi orratz handi bat da, Obo Parke Nazionalaren hegoaldean, Clotilde herritik gertu. 370 metroko altuera du inguruko lurretatik, ia bertikalean. Guztira mendiak 668 metro ditu itsas mailaren gainean.

Bere garaian aktiboa zen sumendi baten tximinian solidotutako magmaz osatuta dago. Bere inguruan zeuden mendiak eta mendilerro guztiak higatu dira jada. Sao Tome uharteko 37. mendirik altuena da, eta herrialdeko 42.a.

Igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Iker eta Eneko Pou anaiek mendia igoko dute "The North Face 4 Elementu" ariketaren baitan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'The North Face 4 Elementu'. Sua, Pou anaien hurrengo erronkea» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]